Txotxa upelaren zuloa ixteko ziria da eta, edaria atera dadin, ziria zulotik kentzeari ere esaten zaio. Sagardoak, upel edo barrikatik zuzenean edanda, jatorrizko propietateak gordetzen zituen.
Gaur egun, sagardotegia gizarte-ospakizun bat da. Lagun-taldeak, familiak eta lankideak sagardotegietako menu tradizional batez disfrutatzeko bildu ohi dira: bakailao-tortilla, bakailaoa pil-pilean, txuleta, gazta eta intxaurrak. Eta sagardoa erruz, jatorduan nahi beste sagardo edan baitaiteke.
Jai-giroa da nagusi, eta ez dira falta izaten hizketa, kanta, dantza eta egokitzen den guztia. Zalantzarik gabe, bizipen paregabea da, eta ezin duzu aukera galdu.
Sagardotegien denboraldia urtarrilaren amaieran hasten da eta apirilaren hasierara arte irauten du; une horretan sagardoa hobeto dago. Hala ere, guk urte osoan zehar izaten dugu kalitatezko sagardoa eta 12 hilabetetan irekita egoten gara.
Aukeratu etorri nahi duzun eguna eta zenbat lagun izango zareten, eta begiratu libre dagoen.
Lege-oharra eta pribatutasun-politika
{Tiralineas}