Ez arduratu, Txirrita Sagardotegian denentzat tokia dugu!
Gure jangelan 210 lagunentzat tokia dugu (jarrita eta zutik). Denak toki berean egon ahalko zarete, bereizi behar izan gabe.
Donostiako erdigunean, gainera. Ez duzue autobusik edo taxirik kontratatu behar; San Bartolome kalean gaude, Kontxako hondartzatik 5 minutura. Nola iritsi jakin nahi duzu?
Laguntza behar duzu zerbaitetan? Galdetu lasai. Ohituta gaude talde handiak hartzen. Pozik lagunduko dizugu behar duzun guztiarekin.
Gainera, 15 lagun baino gehiago bazarete, asteko edozein egunetan etor zaitezkete, bazkaltzera edo afaltzera, baita astelehenetan ere.
Bizi sagardotegiko esperientzia zure lagun-taldearekin eta lagunekin! Txooooooooooooooooootx!
Gaur egun dauden osasun-aholku guztiekin bat datozen neurriak hartzen ditugu. Horren gainean zalantzarik baduzu, galdetu lasai.
Lege-oharra eta pribatutasun-politika
{Tiralineas}